943 326 250 | info@acabegi.org

Gure Lana

Zer da ACABE GIPUZKOA?

ACABE GIPUZKOA Elikadura Jokaera Nahasteak dituzten pertsonen eta hauen familiartekoei zuzenduriko herri onurako izendapena da 1994. urtean sortu zena. Hasiera batetik egoitza zentrala Donostian kokatu izan da eta 2003. urtetik aurrera bigarren egoitza bat ezarri da Arrasaten Debagoienarako.

ACABE GIPUZKOA, Elikadura Jokaera Nahasteak (EJN) dituzten pertsona eta hauen familiei zuzenduriko elkartea da. Gipuzkoan 1994tik dago martxan, bere egoitza nagusia Donostian duelarik eta 2003 ezkeroztik bigarrren egoitza bat du Arrasaten, Debagoieneko pertsonei zerbitzu emateko.

Bere jarduera EJN duten pertsonei eta hauen familiek dituzten behar eta eskariei erantzuna emateko zuzenduta dago, baina baita ere arlo honetako profesional interesatuei, arriskuan dagoen populazioari eta gizarteari orokorrean.

Elkarteak bi eremu ezberdinetan jarduten du: informazio-sentsibilizazioan eta pertsona gaixoei eta familiartekoei beharrezko arreta eskeintzen.

Elkartea 1994. urteko uztailan sortu zen ACABE Asociación Contra Anorexia y Bulimia de Euskadi izenpean Euskal Autonomi Erkidegoan Elikadura Jokaera Nahasteak dituzten pertsonek eta beraien familiek bultzatuta. 1994ko irailaren 13an, Gipuzkoako Elkarteen Erregistro Orokorrean erregistratu zelarik.

Urte bereko abenduan, izena eta lurralde eremua aldatu zituzten. Asociación Contra Anorexia y Bulimia, ACABE GIPUZKOA izatera pasa zen eta lurralde eremu bezala Gipuzkoa definitu zuten. Beranduago, 1995ean, ACABE BIZKAIA eta 1996an ACABE ARABA erregistratu ziren, bakoitza dagokion lurralde eremuan.

Hasiera batean bere egoitza, Egiako Maria Erregina Parrokiaren baxuetan kokatu zen arre, 1997ko abuztutik aurrera Intxaurrondo auzoko Lankide Txara-1 Elkarteen Zentrura igaro zen. 2003ko maiatzan Debagoienarako beste egoitza bat ezarri zen Arrasateko Jose Luis Iñarra Pasealekuko 30-32 baxuan. Egoitza honekin, Debagoienako populazioari zerbitzua eman nahi zitzaion.

2004ko uztailan, ACABE GIPUZKOAk gaur egun egoitza zentral moduan funtzionatzen duen egoitzara igaro zen, Intxaurrondo auzoko Mons pasealekuan 32 baxuan.

Informatu

Gaixotasuna pairatzen ari direnen familiako kide eta gertuko pertsonei informazio eta aholkua eman, beti ere Elkartearen aholkularien irizpideak jarraituz eta kaltetuarekin lanean ari den mediku taldea errespetatuz, honela kaltetuen eta familiako kideen bizi kalitatea hobetuz.

Kontzientzatu eta Sentsibilizatu

Gizartea, osasun zerbitzuetako arduradunak, gazteak eta gizarte komunikabideak sentsibilizatzeko borrokatzea, Elikadura Jokaeren Nahasteak gazteei ekar ditzazkiekeen kalte eta arriskuak ezagutu ditzaten. Bai eta ere, beraren prebentziorako aholku zehatzak eman eta atzemateko irizpideak definitu.

Erakunde publikoetan presentzia


Elikadura Jokaera Nahasteen prebentzioa eta atzemate goiztiarrera bideraturiko lankidetza aktiboaz, Elkartearen presentzia erakunde publiko eta ikastetxeetan bultzatu

Nola lagun zaitzakegu?

Gehiago irakurri