ACABE GIPUZKOArekin parte hartu
ACABE GIPUZKOA bideratzen ari den lana bazkideen bolondresgoari esker izan da. Funtzio eta jarduera zehatzak bultzatuz rol aktibo bat hartu dutenetik hasi eta Elkarteari babes moral eta materiala eskeini diotenetaraino, guzti hauei esker izan da posible Elkartearen jarduera. Adin nagusiko edozein pertsona egin daiteke ACABE GIPUZKOAko bazkide, Elikadura Jokaeren Nahasteekin sentsibilizatuta dagoena, eta, ahal duen neurrian, kaltetu eta familiako kideei laguntzea nahi diena. Bazkideak oso garrantzitsuak dira Elkartearentzat. Atzean, babesten gaituzten pertsona eta erakundeak egoteak, Osasun Publikoari baliabide eta hezkuntza programa zein areta soazial hobeagoak eta ugariagoak eskatzeko indar morala ematen digu, eta zergatik ez, gizartea hobetzeko helburu duten ekintzak bultzatzeko ere.
