943 326 250 | info@acabegi.org

Zer dira Elikadura Jokaeren Nahasteak?

Elikadura Jokaera Nahasteak, hala nola, Anorexia Nerbiosoa, Bulimia Nerbiosoa, Elikadura Jokaeraren Nahaste Zehaztugabeak, Tripakadagatiko Nahasteak, etab. buruko gaitz larriak dira.

Gaixotasuna dutenek gizentzeko beldur obsesiboa izaten dute, eta horrek elikadura patroietan desoreka ekartzen du, hala nola, elikagaia ahoratzeko maiztasunean, intentsitatean, kantitatean, kalitatean edota iraupenean.

Gaixotasun hauek, ondorio fisiko eta psikologiko larriak ekar ditzakete pairatzen dutenarentzat eta gaixoaren familia eta gizarte eremuan nahaste handiak sortzen dituzte.

Nahastea atzeman

Anorexia Nerbiosoa


Gaixoak loditzeko beldur obsesiboa du eta bere gorputzari pisua galtzera behartzen dio; dieta zorrotzak, gehiegizko ariketa fisikoa eginez edota konpentsatzeko jokamoldeak erabiliz: botakadak, laxanteak eta diuretikoak neurrigabe hartuz.

Bulimia Nerbiosoa


Ezaugarri psikologiko askok antzekotasuna handia dute Anorexia Nerbiosoarekin, pisuarekiko eta gorputz irudiarekiko kezka barne. Batez ere, kontrolik gabeko betekadak egiteagatik bereziten da gaixotasun hau, eta betekada hauen ostean, konpentsazio jokamoldeak burutzeagatik: botakadak, purgagarriak hartu, edo barau eta gehiegizko ariketa fisikoa.

Tripakadagatiko Nahastea


Gaixoek ezin dute kontrolatu ez janaldia, ez jaki mota eta ezta ere bere kantitatea. Honen ostean, egozenina eta errudun sentitzea ekartzen die. Bulimian ez bezala, kasu honetan ez dago konpentsazio jokaerarik.

Elikadura Jokaera Nahaste Zehaztugabea


EJNZak Anorexia eta Bulimia Nerbiosoaren diagnosia osatzen ez duten Elikadura Jokaeren Nahasteak dira, beraz ezin dira azken hauek bezala diagnostikatu, diagnosia ez osatzeak ordea, ez du esan nahi ez direnik besteak bezain larriak edo tratamendua behar ez dutenik.

Ohizko sintomak eta zantzuak


  • Ardura handiegia pisuarengatik eta gorputzaren irudiarengatik.
  • Ezohiko pisu galera.
  • Gaixotasuna ukatzea.
  • Izaeraren aldaketa.
  • Umore aldaketak.
  • Gose, egarri, neke eta akitze sentsazioak ukatzea.



  • Lo orduak urritzea.
  • Autoestimu apala.
  • Hilerokoa galtzea edo gorabehera handiak izatea.
  • Hortzetan arazoak.
  • Ilea erortzea.
  • Gogo sexuala galtzea.



  • Ariketa fisikoak gehiegikeriaz egitea.
  • Tripakadak ematea.
  • Kontzentrazio eta oroimen arazoak.
  • Kontrol eza eta bakardade sentimendua.
  • Emozioak atzemateko zailtasunak.
  • Gizarte isolamendua.

Sintoma hauetakorenbat atzematen baduzu, gurekin kontaktuan jarri. Lagun zaitzakegu.

Kontaktatu.

Tratamendua

Tratamendu eraginkorrena, medikuek, psikiatrek, psikologoek, endokrinologoek eta erizainek osatutako diziplina anitzeko talde batek esku hartzen duen tratamendua da.

Familiak elkarlanean aritu behar du profesional taldearekin, hauei tratamenduaren informazioa, jarraibideak eta orientazioa eskatuz, bere aldetik nola lagun dezaketen jakin dezaten.