943 326 250 | info@acabegi.org
No available translations found
Kaixo guztiei, datorren apirilean elikadura nahasmenduak dituzten pertsonentzako sostengu taldeak berreskuratuko ditugu.
Sostengu taldeak oso garrantzitsuak dira elikadura nahasmenduekin eta gorputz irudiarekin borrokatzen duten pertsonentzat, eta batez ere, berreskuratze prozesuan daudenentzat.
Sostengu taldeetan esperientziak eta sentimenduak partekatzen dira, eta berrezkuratze prozesurako laguntza garrantzitsu bat suposatu daiteke.
Sostengu taldeak elikadura nahasmenduetan espezializatuak dauden psikologoak zuzentzen dituzte.
Talde hauek ez dira terapiaren ordezkapenak, berreskuratze prozesuaren osagarri bat da.
Sostengu taldearen ezaugarriak:
1. Aldizkakotasuna: astero
2. 75 minutu presentzialki Acabe Gipuzkoan.
3. 10 kide gehienez
Sostengu taldeetan parte-hartzeko ondorengo formularioa bete behar da:

0 Comentarios

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude