zerbitzu berria: Zure Lehen Urratsa
- 0 Comentarios
- iraila 10, 2026
- por acabegipuzkoa
- Deja un comentario
Zerbitzu hau pentsatuta dago:
-
Bere elikadurarekin edo gorputz-irudiarekin arazoak dituela sentitzen duen edonorentzat.
-
Seme-alaba, bikotekide edo lagun baten egoeragatik kezkatuta dauden senide eta zaintzaileentzat.
-
Egoera bat baloratzeko informazio profesional eta zuzena behar duenarentzat
Zer lortuko duzu saio honetan?
Helburua ez da terapia luze bat hastea, baizik eta argitasuna ematea. Saio batean hau lortuko duzu:
-
Entzute aktiboa, espazio seguru eta konfidentzial batean.
-
Zure egoeraren edo senidearen egoeraren hasierako balorazioa.
-
Egunerokoan aplikatzeko tresna praktikoak eta hurrengo urratsak emateko orientazioa.
Eman lehen urratsa gaur bertan
Ez zaude bakarrik. Hitzordua eskatzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri gurekin harremanetan:
Telefonoa: 605 773 501
Lagundu iezaguzu laguntzen
ACABE Gipuzkoan lanean jarraitzen dugu elikadura-nahasmenduak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntzeko. Zerbitzu hauek mantentzea eta zabaltzea posible da bazkideen eta dohaintzaileen ekarpenari esker. Zuk ere gizarte osasuntsuago bat eraikitzen lagundu dezakezu.
BIZUM:05675

0 Comentarios