943 326 250 | info@acabegi.org

FEACAB-EKO TEKNIKARI ETA ZUZENDARIEN 2017KO BILKURA

Maiatzaren 27an Anorexia eta Bulimiaren aurkako Espainiako Elkarteen Federazioak (FEACAB) antolatutako bilkurara joan ginen Bartzelonara. Aurreko urteetan bezalaxe, gure elkartea hobetzeko praktika eta ekintza berriak ezagutu eta eztabaidatzeko aukera izan genuen aurten ere.
Read More
ACABE GIPUZKOA, elkarte gipuzkoarrak, pediatra eta gurasoei dei egiten die, adin goiztiarretan atzeman ditzaketen edozein seinale ez baztertzeko. Diario Vasco-n, 2017ko urtarrilaren 27an, Arantza Aldazek argitaraturiko artikulua hemen irakurgai: http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201701/27/anorexia-bulimia-diagnostican-menores-20170127004113-v.html
Read More

GAZE KALEIDOSKOPIO proiektua

Urteko lehenengo sei hilabeteetan, GAZE KALEIDOSKOPIO taldeko kide diren zenbait ikaslek ikerketa eta sentsibilizazio proiektu bati ekin diote. Ikasle hauek arlo desberdinetako eta bost unibertsitatetako ikasleak dira: EHU, Tecnun (Nafarroako Unibertsitatea), Mondragon Unibertsitatea eta Tknika; eta berrikuntza, heziketa eta lankidetza bateratzeko asmoz, egitasmoa abiarazi dute ACABE GIPUZKOArekin elkarlanean. 2016ko otsaila eta ekaina bitartean burutu da
Read More

ONURAKO PUBLICO aitorpena

Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 17ko 28/2015 dekretuaren bidez, Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkartea, ACABE GIPUZKOA, onura publikokoa dela aitortu zen. Onarpen hau elkarteak “aurrera eramaten dituen jarduerek interes orokorraren aldeko sustapen lanari laguntzen diotela” uste izateagatik eman zen.
Read More

MAS SALUD GIPUZKOA 2015 saria

Ekainaren 16an ACABE GIPUZKOAk El Diario Vascok eta SESOSGIk (Gipuzkoako Zerbitzu Sozio-sanitarioen Elkartea) banatzen duten MAS SALUD GIPUZKOA 2015 saria jaso zuen Donostiako Miramar Jauregian “Elikadura Jokaera Nahasteak dituzten pertsonekin eginiko lan terapeutikoagatik eta prebentzio-lanagatik”.
Read More