
GAZE KALEIDOSKOPIO proiektua
- 0 Comentarios
- ekaina 15, 2016
- por acabegipuzkoa
- Deja un comentario
Urteko lehenengo sei hilabeteetan, GAZE KALEIDOSKOPIO taldeko kide diren zenbait ikaslek ikerketa eta sentsibilizazio proiektu bati ekin diote. Ikasle hauek arlo desberdinetako eta bost unibertsitatetako ikasleak dira: EHU, Tecnun (Nafarroako Unibertsitatea), Mondragon Unibertsitatea eta Tknika; eta berrikuntza, heziketa eta lankidetza bateratzeko asmoz, egitasmoa abiarazi dute ACABE GIPUZKOArekin elkarlanean.
2016ko otsaila eta ekaina bitartean burutu da lana eta gazteei zuzendutako hainbat ekintza egin dira:
Aldez aurreko azterlana egin ondoren, helburua izan da:
• Egiazko informazioa ematea
• Sentsibilizatzea
• ACABE GIPUZKOA elkartearen berri ematea, behar izanez gero laguntza eman diezaiekeen elkartea
• Elikadura Jokaera Nahaste larrien aurka gazteen kontzientzia pizteko zer gehiago egin daitekeen ikustea
Lan honetan elkarteko langileek eta GAZEko kide diren unibertsitateko ikasleek parte hartu dute (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza sailaren eta Donostia 2016 hiriburutzaren laguntza ekonomikoarekin batera)
1. Aldez aurreko azterlana Whatsapp eta Facebook bidez (martxoa)
2. Elikadura Jokaera Nahasteei buruzko inkesta sare sozialen bidez
3. ATEAK dinamika: Carlos Santamaría liburutegiaren atean (2016/04/25)
4. Dinamika: Kasu praktikoak. Ikasleekin, Tecnun zentroko bi gelatan (2016/04/27)
5. Ikasleen Free Pintxopote ACABErekin Tecnungo Txokoan (2016/04/27an 19:30ean)
7. Aurkeztutako proiektuen ebaluazioa eta sarituko diren bideoen aukeratzea
8. Itxiera jardunaldia San Telmo museoan (2016/06/18)
Irabazle bideoak ikusi
0 Comentarios